miércoles, 17 de diciembre de 2014

MOOC hausnarketa eta infografia

MOOC kurtsoa amaitu da eta nire sentsazioen inguruko hausnarketa hemen uzten dizuet. Honelako kurtso baten parte hartzenb dudan lehenengo aldia da.

MOOC bezalako kurtso baten alde ona ikasketa da, hau da, bai ikasleek eta baita kurtsoko irakasleek ere ikasten dugula. Guk kurtsoan informazio asko jaso dugu astetik astera, eta gure jarduerak eta kezkak plataforman igotzean besteen erantzunak ere izan ditugu. Horrez gain, kideen lanak ikusteko aukera izan dugu eta sare sozialen bidez elkar kontaktua sustatu dugu. Izan ere, kate guzti honek gure jakintza handitu du, guk egunero erabiltzen ditugun tresnei esker.

Alde batetik, kurtso honi balorazio ona ematen diot, edukia ulergarria izan da, bai kurtso egileengatik, baita kurtso hartzaileengatik ere, eta ez hori bakarrik, mamia guztion artean sortu dugu. Gainera komentarioak eta informazioa elkar trukatu dugu, bai MOOCean eta baia sare sozialen bidez ere.

Beste alde batetik, hainbat arazo ikusi ditut MOOCan parte hartu dudanean. Lehenengo, bakoitzak izandako aurrerapenak zeintzuk izan diren jakitea ondo egongo zela uste dut, jarduera bakoitza egitean erantzun bat jasotzea ona izango zen gure kurtso garapena zein den jakiteko. Izan ere,  hartu eman bat izatea onuragarria deritzot.
Bigarrenez, eztabaida sortzeko atalean galderak egin ditudanean gehienetan ez zaizkit erantzun, eta dudarekin geratu naiz. Honelako plataforma baten, arazo hauek garrantzitsuak direla uste dut, eta galderei erantzuna ematea nahita nahiezkoa iruditzen zait.

Bere alde onak eta alde txarrak atzean utziz, argi dagoena zera da: honelako zerbitzuak ezagutzaren mundua guztion eskura dakartzatela modu errez batean.

MOOCen inguruan egindako infografia nire twitterrean ikus dezakezue ere.

twitter: @nnnaiara_


jueves, 11 de diciembre de 2014

Nire PLEa

Sarean ikasteko era berrien artean PLEak aurkitzen ditugu. 
PLE siglek “Entornos Personales de Aprendizaje” edo “Personal Learning
Enviroments” esan nahi dute. Eta Wikipediaren arabera “sistemas que ayudan a los
estudiantes a tomar el control y gestión de su propio aprendizaje” dira. Horrela, gaur egun ez dugu definizio bakar bat topatzen. PLEak definitzeko orduan, gaur egun, bi korronte ezberdin daude, ikuspegi pedagogikoa eta teknologikoa.

Dena den, PLEa eraikitzeko bidea hiru prozesu kognitibotan oinarritzen da, informazioa bilatzeko modua, gogoeta eta informazioa eraldatzeko modua. Hauelk aurrera ateratzeko estrategia eta tresna batzuk daude.

Nire ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditudan herramientei, pertsonei edo jarduerei buruzko gogoeta egingo dut jarraian eta azkenik nire PLEa aurkeztuko dizuet.
Web 2.0 zerbitzuak ematen dizkidan baliabideak erabiltzen ditut maiz. Nire bizitzaren parte dira orain dela urte batzutik ona. Izan ere, mugikorra gauza askotarako erabiltzen dut, bai nire bizitza pertsonalean, bizitza eskolarrean eta baita bizitza profesionalean ere. Mugikorraz gain, beste herramienta digital batzuk erabiltzen ditut, ordenagailu portatila, tableta eta baita mahaigaineko ordenagailua ere. Gehien erabiltzen ditudan aplikazioak, facebooka, twitterra, instagram, delicious, blogge, wikiak eta korreoa (gmail eta hotmail) dira.

Esan bezala, mugikorra da gehien erabiltzen dudan erramienta digitala, eta hori dela eta, konektatuta nabil uneoro. Mugikorra deiak egiteko ez dut ia erabiltzen, baina bai unibertsitatean, etxean, zein medikuarenean han nabil webean saltseatzen nire mugikorrarekin.

Orain dela asko hasi nintzela mundu digitalean murgiltzen, baina egia da egunero aplikazio berriak aurkitzen ditudala eta nire jakintza handitzen doala. Normalean ni sartzen naiz apple storen eta han begiratzen dut zeintzuk diren agertutako aplikazio berriak. Nire interesa pizten badute jeitsi eta mugikorrean edo tabletean istalatzen ditut.

Erramienta bakoitzarekin ikasketa mota bat egiten dut. Ordenagailua, bai portatila eta baita mahaigainekoa ere unibertsitateko lanak egiteko erabiltzen dut, microsoft word erabiliz edota power pointa. Mugikorra edozein tokitan edozer gauza begiratzeko erabiltzen dut, bai korreoa, bai hiztegian zerbait bilatzeko, bai argazki bat egiteko, testu bat irakurtzeko... Interneten sartzen naiz edozer informazioa bilatu nahi dudanean. Mundu digitalean guztiz murgilduta nago, eta batzutan beldurra ematen dit, gazteagoa nintzenean ez baitgenuen mundu digitala ezertarako erabiltzen eta. Hainbeste ordu mundu honetan sartuta eta erramienta analogikoak ikutu barik egotea ez dakit ni oso sano izango den edo ez.

Jarraian jarriko dudan PLEan nire ikasketa inguru digitala zein den aurkezten saiatu naiz, horretarako Symbaloo aplikazioa erabili dut.




lunes, 8 de diciembre de 2014

PLEak aztertzen

Niretzako edtechpost-PLE Diagrams web gunean aurkitutako hiru PLE deigarrienak izan direnak jarraian aurkezten dizkizuet:

Aukeratutako dudan lehenengo PLEa Frank's Blog-etik hartutakoa da, eta helbide honetan ikusi dezakezue: http://flickr.com/photos/metaweb/3199328675/
PLE hau oso argia delako aukeratu dut. Nire arreta deitu zuen hasieratik, beste PLE batzuen aldean oso sinplea baita. Ez dauzka pilo bat gezi ezta pilo bat laukitxo. Bi pertsona sinbolizatzen duten bi irudi agertzen dira eta haien artean bihotz bat dago  konektatuta daudela erakutsiz "Get connected" hitzekin. Esaldi honek esanahi guztia ematen diola PLEari uste dut, konektatuta egonda beste pertsonekin erlazioa izan dezakezula erakusten digu, erabiltzaile guztiekin kontaktuan egongo zara uneoro. Honez gain pertsona bakoitzak burbuia bat dauka, baten bonbila bat eta bestean galdera ikurra. Sinbolo hauek argiago usten dute elkar konekzioaren funtsa, ikasi eta irakatsi dezakegula elkarren laguntzarekin. Gainera, eta PLE honekin bukatzeko, behekaldean eta pertsonenarteko hanketan, beste esaldi bat agertzen da "All PLNs starts with a single connection". Honekin aurretik esandakoa baieztatzen dut, konektatzean PLEen munduan sartzen gara eta elkar lan egiteko aukera ematen zaigu zuzenean. 


Aukeratu dudan bigarren PLEa Alec Couros, PhD Thesis illustration, the Networked Teacher -k egindakoa da eta helbide honetan aurkitu dezakegu: http://educationaltechnology.ca/couros/580
PLE hau aurrekoa baino konplexuagoa da, informazio gehiago ematen digu baina oso mou¡du argian ere. Bisualki oso errez uler dezakegu egileak aurkezten du¡iguna eta erreztasun horrek da harrapatzen nauena. PLEaren erdian, "The netword teacher" izenburuarekin pertsona baten figura agertzen da, zu, ni edo beste edonor izan daitekeelarik. PLEak borobil itxura du eta pertsonari geziak datorkio borobil osoa osatuz. Gezi hoiek bi direkzioetan doaz, informazio hartu emana irudikatuz. Gezi hauek Blogetara, Wikietara, Curriculum dokumentuetara, argazkietara, bideo konferentzietara eta beste hainbat zerbitzutara eramaten gaituzte. 
Esan bezala oso argi erakusten du PLE honek irakasle baten mundu digitala zein den. Gehituko nion gauza bakarra kolore pixka bat izango zen, erakargarriagoa suertatu dadin.

Aukeratutako azken PLEa, Map of learning activity patterns, from JISC CETIS PLE Report wiki, -k aurkeztutakoa da eta helbide honetan daukazue:  http://wiki.cetis.ac.uk/Ple/Report 
PLE hau ez dut gustukoa dudalako aukeratu, baizik eta guztiz kontrakoagatik. Ez zait batere erakargarria iruditu. Izan ere nahaste-borraste bat dela uste dut. PLE hau guztiz moldatuko nuke nire interesa piztu dezan. Informazio asko ematen digu egileak eta pilo bat izen eta lotura egiten ditu.Bederatzi burbuia hori koloretakoak(gutxienez kolore pixkat sartu du) aurkezten ditu eta bakoitzak izenburu bat darama, horrek hitzak bereizten laguntzen gaituelarik. Dena den, burbuia bakoitzena izen pilo bat sartzen ditu, karpeta, liburutegia, egutegia, mapak... eta hauek marra zuzenekin lotzen ditu elkar. Niri ez zait batere deigarria egiten horrelako PLE bat, baliteke oso pentsatuta egotea PLE honen egitura, baina niri horrenbeste informazio batera aurkitzea, hainbeste hitzekin eta loturekin atzera botatzen nau.

sábado, 29 de noviembre de 2014

Wikipedian Sopelana sarreran aurkitutako arazoa

Gaur egin dudan ariketa Metamooc-en egiten nabilen kurtsoan planteatu zait: Kontua zalantzazko datu bat topatzea da Wikipediako sarrera baten eta horren inguruan kritika bat egitea. 

Nik egindako kritika topatutako arazo baten inguruan: 

Ariketa hau planteatu zaidanean, zuzenki nire inguru hurbilera jo dut, nire herrira, Sopela. Azken urtean eztabaida asko egon da Sopela izena aldatzearen inguruan, orain dela gutxirarte Sopelana bezala ezagutzen baigenuen herria. Inork ez daki Sopela herria zein urtetan sortu zen zehazki, baina historiaurreko aztarna arkeologikoak ugariak dira, Bizkaiko herri zaharrenetakoa izan daitekeela uste delarik. Batzuen ustez bere hasierako izena Sopela zen eta beste batzuen ustez Sopelana. Hor dago gaur egungo eztabaida, politikarekin erlazionatutako aldaketa den ala historiarekin zerikusia duena? Dena den, gaur egungo izena Sopela da eta hau da nabarmendu behar dena.

Wikipediako Sopelana izeneko sarreran zalantzazko datu bat topatu dut. Sopelako mapetan Sopelana izena agertzen da herriaren kokapena erakusteko. Baina Sopelana hitza iada ez da existitzen,  2014eko Urtarrilaren 14an Bizkaiko Batzar Nagusiek herrialde honen izena aldatzea aprobatu baitzuten.

Izan ere, mapetetan agertzeaz gain, testu osoan zehar Sopelana herriari egiten zaio erreferentzia, hau da, txarto idatzita dagoen izena ez da bakarrik mapetan agertzen, baizik eta baliabide honen azalpen guztian baizik. Datu hauek aldatu eta eguneratu behar dira, agertzen diren datuak faltsuak baitira pasadan urtetik.

Honez gain, harritu nauen gauza bat aipatu nahiko nuke. Wikipedia barnean Sopelana hitza jartzean orain azaldutako arazoarekin topatzen gara, baina orrialde hori euskeratzean, hau da euskeraz irakurtzeko aukera jartzean, ez da inondik Sopelana hitza agertzen. Aurkitu dezakegun mapa erderazko bertsioaren ezberdina da, eta ematen diren datu guztien artean ez da Sopelana hitza aipatzen. Izan ere, guzti honekin euskeraz ematen diren datuak eguneraketa sakonago bat darameta aurreikusi dut.  

Datu guzti hauek konprobatu nahi eskero Wikipediako URLa honako hau da: http://es.wikipedia.org/wiki/Sopelana

Eta datuak  gaurkoturik ez daudela ikusteko eta iturri bezala honako URL hau kontsulta dezakegu: http://www.elcorreo.com/vizcaya/20140129/local/visto-bueno-cambio-denominacion-201401291132.html


domingo, 23 de noviembre de 2014

M-learning hezkuntzan erabiltzea

Kaixo!!! Lehen Hezkuntzako 3.zikloan Malagako ikastetxean egindako M-learning-aren inguruko jarduera aurkezten dizuet. Hemen daukazue slideshare aplikazioan igo dudan jarduera: http://www.slideshare.net/nnnaiara/m-learningaren-erabilpena-lehen-hezkuntzan


M-learning

Hezkuntza mailan, M-learning-ak hainbat ekarpen dakarzkigu. Hauek zeintzuk diren esan baino lehen, kontutan izan behar dugu terminologia hau ez dela berria, ez da tabletekin eta smartphonekin agertu. Orain dela zenbait urte hasi zen, PDAk edo SMS zeukaten mugikorrak hezkuntza munduarekin erlazionatzen. Hona hemen aurretik aipatutako ekarpen esanguratsuak:

  • M-learning-ak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan oso lagungarria da, edozein lekutatik eta edozein momentuan prozesu honetan parte hartu dezakegularik(elkar lana sustatuz). Beti ere, modu aberasgarri baten.

  • M-learning-ari esker ikasleen autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna bultzatzen da, ikasleek haien ezagutzak gehitzen dituzte beraien kabuz tresna ezberdinak erabiliz.

  • M-learning-ak irakaskuntza merkeagotu du, eta gaur egun bizi dugun krisi egoera dela eta, aipatzekoa da hezkuntzan dakarren onura.


BUELTAN BLOGEAN

Kaixo guztioi!
Denboraldi honetan beste gauza batzuekin ibili naiz lanean, hori dela eta bloga alde batera utzi dut. Dena den, berriro ibiliko naiz hemendik hezkuntzarekin erlazioa duten beste gai batzuk tratatzeko. Metamooc plataforman eszenatoki berriak ikas irakas prozesuarekin erlazionatutako kurtso bat egiten nago  eta hemen igoko ditut egiten ditudan lan guztiak, adi egon zaitezte!
Laster arte!