miércoles, 17 de diciembre de 2014

MOOC hausnarketa eta infografia

MOOC kurtsoa amaitu da eta nire sentsazioen inguruko hausnarketa hemen uzten dizuet. Honelako kurtso baten parte hartzenb dudan lehenengo aldia da.

MOOC bezalako kurtso baten alde ona ikasketa da, hau da, bai ikasleek eta baita kurtsoko irakasleek ere ikasten dugula. Guk kurtsoan informazio asko jaso dugu astetik astera, eta gure jarduerak eta kezkak plataforman igotzean besteen erantzunak ere izan ditugu. Horrez gain, kideen lanak ikusteko aukera izan dugu eta sare sozialen bidez elkar kontaktua sustatu dugu. Izan ere, kate guzti honek gure jakintza handitu du, guk egunero erabiltzen ditugun tresnei esker.

Alde batetik, kurtso honi balorazio ona ematen diot, edukia ulergarria izan da, bai kurtso egileengatik, baita kurtso hartzaileengatik ere, eta ez hori bakarrik, mamia guztion artean sortu dugu. Gainera komentarioak eta informazioa elkar trukatu dugu, bai MOOCean eta baia sare sozialen bidez ere.

Beste alde batetik, hainbat arazo ikusi ditut MOOCan parte hartu dudanean. Lehenengo, bakoitzak izandako aurrerapenak zeintzuk izan diren jakitea ondo egongo zela uste dut, jarduera bakoitza egitean erantzun bat jasotzea ona izango zen gure kurtso garapena zein den jakiteko. Izan ere,  hartu eman bat izatea onuragarria deritzot.
Bigarrenez, eztabaida sortzeko atalean galderak egin ditudanean gehienetan ez zaizkit erantzun, eta dudarekin geratu naiz. Honelako plataforma baten, arazo hauek garrantzitsuak direla uste dut, eta galderei erantzuna ematea nahita nahiezkoa iruditzen zait.

Bere alde onak eta alde txarrak atzean utziz, argi dagoena zera da: honelako zerbitzuak ezagutzaren mundua guztion eskura dakartzatela modu errez batean.

MOOCen inguruan egindako infografia nire twitterrean ikus dezakezue ere.

twitter: @nnnaiara_


No hay comentarios:

Publicar un comentario