sábado, 29 de noviembre de 2014

Wikipedian Sopelana sarreran aurkitutako arazoa

Gaur egin dudan ariketa Metamooc-en egiten nabilen kurtsoan planteatu zait: Kontua zalantzazko datu bat topatzea da Wikipediako sarrera baten eta horren inguruan kritika bat egitea. 

Nik egindako kritika topatutako arazo baten inguruan: 

Ariketa hau planteatu zaidanean, zuzenki nire inguru hurbilera jo dut, nire herrira, Sopela. Azken urtean eztabaida asko egon da Sopela izena aldatzearen inguruan, orain dela gutxirarte Sopelana bezala ezagutzen baigenuen herria. Inork ez daki Sopela herria zein urtetan sortu zen zehazki, baina historiaurreko aztarna arkeologikoak ugariak dira, Bizkaiko herri zaharrenetakoa izan daitekeela uste delarik. Batzuen ustez bere hasierako izena Sopela zen eta beste batzuen ustez Sopelana. Hor dago gaur egungo eztabaida, politikarekin erlazionatutako aldaketa den ala historiarekin zerikusia duena? Dena den, gaur egungo izena Sopela da eta hau da nabarmendu behar dena.

Wikipediako Sopelana izeneko sarreran zalantzazko datu bat topatu dut. Sopelako mapetan Sopelana izena agertzen da herriaren kokapena erakusteko. Baina Sopelana hitza iada ez da existitzen,  2014eko Urtarrilaren 14an Bizkaiko Batzar Nagusiek herrialde honen izena aldatzea aprobatu baitzuten.

Izan ere, mapetetan agertzeaz gain, testu osoan zehar Sopelana herriari egiten zaio erreferentzia, hau da, txarto idatzita dagoen izena ez da bakarrik mapetan agertzen, baizik eta baliabide honen azalpen guztian baizik. Datu hauek aldatu eta eguneratu behar dira, agertzen diren datuak faltsuak baitira pasadan urtetik.

Honez gain, harritu nauen gauza bat aipatu nahiko nuke. Wikipedia barnean Sopelana hitza jartzean orain azaldutako arazoarekin topatzen gara, baina orrialde hori euskeratzean, hau da euskeraz irakurtzeko aukera jartzean, ez da inondik Sopelana hitza agertzen. Aurkitu dezakegun mapa erderazko bertsioaren ezberdina da, eta ematen diren datu guztien artean ez da Sopelana hitza aipatzen. Izan ere, guzti honekin euskeraz ematen diren datuak eguneraketa sakonago bat darameta aurreikusi dut.  

Datu guzti hauek konprobatu nahi eskero Wikipediako URLa honako hau da: http://es.wikipedia.org/wiki/Sopelana

Eta datuak  gaurkoturik ez daudela ikusteko eta iturri bezala honako URL hau kontsulta dezakegu: http://www.elcorreo.com/vizcaya/20140129/local/visto-bueno-cambio-denominacion-201401291132.html


No hay comentarios:

Publicar un comentario