lunes, 8 de diciembre de 2014

PLEak aztertzen

Niretzako edtechpost-PLE Diagrams web gunean aurkitutako hiru PLE deigarrienak izan direnak jarraian aurkezten dizkizuet:

Aukeratutako dudan lehenengo PLEa Frank's Blog-etik hartutakoa da, eta helbide honetan ikusi dezakezue: http://flickr.com/photos/metaweb/3199328675/
PLE hau oso argia delako aukeratu dut. Nire arreta deitu zuen hasieratik, beste PLE batzuen aldean oso sinplea baita. Ez dauzka pilo bat gezi ezta pilo bat laukitxo. Bi pertsona sinbolizatzen duten bi irudi agertzen dira eta haien artean bihotz bat dago  konektatuta daudela erakutsiz "Get connected" hitzekin. Esaldi honek esanahi guztia ematen diola PLEari uste dut, konektatuta egonda beste pertsonekin erlazioa izan dezakezula erakusten digu, erabiltzaile guztiekin kontaktuan egongo zara uneoro. Honez gain pertsona bakoitzak burbuia bat dauka, baten bonbila bat eta bestean galdera ikurra. Sinbolo hauek argiago usten dute elkar konekzioaren funtsa, ikasi eta irakatsi dezakegula elkarren laguntzarekin. Gainera, eta PLE honekin bukatzeko, behekaldean eta pertsonenarteko hanketan, beste esaldi bat agertzen da "All PLNs starts with a single connection". Honekin aurretik esandakoa baieztatzen dut, konektatzean PLEen munduan sartzen gara eta elkar lan egiteko aukera ematen zaigu zuzenean. 


Aukeratu dudan bigarren PLEa Alec Couros, PhD Thesis illustration, the Networked Teacher -k egindakoa da eta helbide honetan aurkitu dezakegu: http://educationaltechnology.ca/couros/580
PLE hau aurrekoa baino konplexuagoa da, informazio gehiago ematen digu baina oso mou¡du argian ere. Bisualki oso errez uler dezakegu egileak aurkezten du¡iguna eta erreztasun horrek da harrapatzen nauena. PLEaren erdian, "The netword teacher" izenburuarekin pertsona baten figura agertzen da, zu, ni edo beste edonor izan daitekeelarik. PLEak borobil itxura du eta pertsonari geziak datorkio borobil osoa osatuz. Gezi hoiek bi direkzioetan doaz, informazio hartu emana irudikatuz. Gezi hauek Blogetara, Wikietara, Curriculum dokumentuetara, argazkietara, bideo konferentzietara eta beste hainbat zerbitzutara eramaten gaituzte. 
Esan bezala oso argi erakusten du PLE honek irakasle baten mundu digitala zein den. Gehituko nion gauza bakarra kolore pixka bat izango zen, erakargarriagoa suertatu dadin.

Aukeratutako azken PLEa, Map of learning activity patterns, from JISC CETIS PLE Report wiki, -k aurkeztutakoa da eta helbide honetan daukazue:  http://wiki.cetis.ac.uk/Ple/Report 
PLE hau ez dut gustukoa dudalako aukeratu, baizik eta guztiz kontrakoagatik. Ez zait batere erakargarria iruditu. Izan ere nahaste-borraste bat dela uste dut. PLE hau guztiz moldatuko nuke nire interesa piztu dezan. Informazio asko ematen digu egileak eta pilo bat izen eta lotura egiten ditu.Bederatzi burbuia hori koloretakoak(gutxienez kolore pixkat sartu du) aurkezten ditu eta bakoitzak izenburu bat darama, horrek hitzak bereizten laguntzen gaituelarik. Dena den, burbuia bakoitzena izen pilo bat sartzen ditu, karpeta, liburutegia, egutegia, mapak... eta hauek marra zuzenekin lotzen ditu elkar. Niri ez zait batere deigarria egiten horrelako PLE bat, baliteke oso pentsatuta egotea PLE honen egitura, baina niri horrenbeste informazio batera aurkitzea, hainbeste hitzekin eta loturekin atzera botatzen nau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario