jueves, 11 de diciembre de 2014

Nire PLEa

Sarean ikasteko era berrien artean PLEak aurkitzen ditugu. 
PLE siglek “Entornos Personales de Aprendizaje” edo “Personal Learning
Enviroments” esan nahi dute. Eta Wikipediaren arabera “sistemas que ayudan a los
estudiantes a tomar el control y gestión de su propio aprendizaje” dira. Horrela, gaur egun ez dugu definizio bakar bat topatzen. PLEak definitzeko orduan, gaur egun, bi korronte ezberdin daude, ikuspegi pedagogikoa eta teknologikoa.

Dena den, PLEa eraikitzeko bidea hiru prozesu kognitibotan oinarritzen da, informazioa bilatzeko modua, gogoeta eta informazioa eraldatzeko modua. Hauelk aurrera ateratzeko estrategia eta tresna batzuk daude.

Nire ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditudan herramientei, pertsonei edo jarduerei buruzko gogoeta egingo dut jarraian eta azkenik nire PLEa aurkeztuko dizuet.
Web 2.0 zerbitzuak ematen dizkidan baliabideak erabiltzen ditut maiz. Nire bizitzaren parte dira orain dela urte batzutik ona. Izan ere, mugikorra gauza askotarako erabiltzen dut, bai nire bizitza pertsonalean, bizitza eskolarrean eta baita bizitza profesionalean ere. Mugikorraz gain, beste herramienta digital batzuk erabiltzen ditut, ordenagailu portatila, tableta eta baita mahaigaineko ordenagailua ere. Gehien erabiltzen ditudan aplikazioak, facebooka, twitterra, instagram, delicious, blogge, wikiak eta korreoa (gmail eta hotmail) dira.

Esan bezala, mugikorra da gehien erabiltzen dudan erramienta digitala, eta hori dela eta, konektatuta nabil uneoro. Mugikorra deiak egiteko ez dut ia erabiltzen, baina bai unibertsitatean, etxean, zein medikuarenean han nabil webean saltseatzen nire mugikorrarekin.

Orain dela asko hasi nintzela mundu digitalean murgiltzen, baina egia da egunero aplikazio berriak aurkitzen ditudala eta nire jakintza handitzen doala. Normalean ni sartzen naiz apple storen eta han begiratzen dut zeintzuk diren agertutako aplikazio berriak. Nire interesa pizten badute jeitsi eta mugikorrean edo tabletean istalatzen ditut.

Erramienta bakoitzarekin ikasketa mota bat egiten dut. Ordenagailua, bai portatila eta baita mahaigainekoa ere unibertsitateko lanak egiteko erabiltzen dut, microsoft word erabiliz edota power pointa. Mugikorra edozein tokitan edozer gauza begiratzeko erabiltzen dut, bai korreoa, bai hiztegian zerbait bilatzeko, bai argazki bat egiteko, testu bat irakurtzeko... Interneten sartzen naiz edozer informazioa bilatu nahi dudanean. Mundu digitalean guztiz murgilduta nago, eta batzutan beldurra ematen dit, gazteagoa nintzenean ez baitgenuen mundu digitala ezertarako erabiltzen eta. Hainbeste ordu mundu honetan sartuta eta erramienta analogikoak ikutu barik egotea ez dakit ni oso sano izango den edo ez.

Jarraian jarriko dudan PLEan nire ikasketa inguru digitala zein den aurkezten saiatu naiz, horretarako Symbaloo aplikazioa erabili dut.




No hay comentarios:

Publicar un comentario